ATXAGA, BERNARDO
«Sugeak txoriari begiratzen dionean txoria itsutu egiten da, eta ordura arte begien bistan eduki duenmunduaren zati laburra zuhaitz batzuk, bizpahiru teilatu, bidea, zeruaren urdina ezkutatu egiten zaio bat-batean. Barraketako magoen paineluekin gertatzen den bezala, une batez hantxe dauka guztia: koloreak, mugimendua, argia. Hurrengoan, berriz, joan egin da dena, ez da hutsune beltz bat baizik sumatzen».