JEFFERSON, THOMAS
Virginiako estatuari buruzko oharrak da Thomas Jeffersonek argitaratu zuen liburu bakarra. Hainbat eta hainbat gutun, Estatu-paper, bi konstituzio eta dozenaka legeren egile bada ere, idazlan honetan zehaztuko du bere pentsaera politikoa -jatorriz, galdetegi bati emandako erantzun multzo gisa osatua izan arren-, hain modu koherente, sistematiko eta pertsonalean zehaztu ere, non, handik urte askora (1826an) aitortuko duenez, denboraren joanak ez baitu ?aldatu printzipio bakar bat ere? han aldezten disuenen artean.
Jefferson 1780an hasi zen idazten testua, eta 1782an amaitu zuen; 1784an eman zuen argitara, frantsesez, eta 1787an ingelesez, bertsio zuzenduan; harrezkero, berrikusi eta behin eta berriz ukitu zuen, baina ez zuen beste argitalpen luzatu edo zuzendurik egin. Liburu honen jatorria oso da bitxia: François Marbois Filadelfiako enbaxadako kideak Kongresu Kontinentaleko zenbait kideri bidalitako galdetegi bat izan zen hasieran. Virginiako delegatuetako batek, berriz, Jeffersoni bidali zion, estatu hartako Gobernadorea baitzen. Gorabehera askoren ondoren: Ingalaterrarekiko gerra, seme baten heriotza, emaztearen gaixoaldia, 1781eko abenduaren 20an bidali zizkion erantzunak Marboisi.
Idazlan honetan, Jeffersonek eszepzionalismo amerikarraz duen ikuspegia garatzen du, eta bere pentsaeraren lehen bertsioa aurkezten hainbat gairi buruz: Amerikako natura, Errepublika, federazioa, Amerikako indiarrak, esklabotza, emakumea eta beste. Limes Bilduma: Mugatu den oro agortu egiten da bere mugatasunean. Mugagabe den oro desegiten da bere mugarik ezean. Mugartekoa, ostera, infinitu eta anitza da. Limes bildumak mugartekoa izan nahi du, mugaz bi aldeetatik isurtzen diren urak edango lituzkeen iturria bezala: pentsamenduaren eta literaturaren berri eman, literaturaren bidez pentsamendua azaldu duten ahots desberdinei lekua eskainiz.