KIERKEGAARD, SOREN
NIRE NAHIGABEA NIRE GAZTELUA DA, arranoen habien antzera mendien gailurretan kokatua, hodeien artean; inork ezin dezake erasoz hartu. Bertatik errealitatera jaisten naiz hegan, eta harrapakinari heldu; ez naiz, baina, behean geratzen, etxera eramaten dut harrapakina, eta harrapakin hori nire gazteluko tapizetan bilbatzen dudan irudi bat da. Orduan hildako baten moduan bizi ohi naiz. Bizi izandako guztia ahanzturaren bataioan murgiltzen dut oroitzapenaren eternitatea arte. Denborazkoa den oro, ezusteko oro ahaztua gertatzen da, ezabatua. Orduan agure zahar ileurdin baten modura geratzen naiz, gogoetatsu, eta irudiak esplikatzen ditut ahots motelez, ia xuxurlatuz, eta haur bat dut alboan entzuten, nahiz eta dena gogoratzen duen, are nik kontatu baino lehen ere. SOREN KIERKEGAARD (Kopenhage, 1813-1855) idazle aparta izan zen. Pentsamenduaren historian handienetariko bat, giza existentziari loturiko bere jarrera estetiko-etiko-filosofikoa literatur obra konplexu eta aberatsen bidez eman zuen ezagutzer "Diapsalmata" hauek aforismo- sorta bat osatzen dute. Bertan, idazlearen pasioaren handia, sentsibilitatearen fintasuna eta irudimenaren indarra oihuka ari dira espirituaren mintzoa aska dadin, ahots ozen, beldurgarri, iraunkor, garratz eta zital baten bidez. Limes Bilduma Mugatu den oro agortu egiten da bere mugatasunean. Mugagabe den oro desegiten da bere mugarik ezean. Mugartekoa, ostera, infinitu eta anitza da. Limes bildumak mugartekoa izan nahi du, mugaz bi aldeetatik isurtzen diren urak edango lituzkeen iturria bezala: pentsamenduaren eta literaturaren berri eman, literaturaren bidez pentsamendua azaldu duten ahots desberdinei lekua eskainiz.